XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkioko Udal orrek berriz dauka bee-aldean, Zumarragatik Ormaiztegira dijoan bidezabalaren ondoan, auzaande bat Anduaga izenarekin aspalditik ezagutzen daana, eta auzaande ontan arkitzen da elizatxo bat Luzia deunari donkitua.

Baña Anduaga auzaandea Ezkioko Udalaren menpean dago, eta Santa Luzia elizatxoa Ezkioko Parrokiaren laguntza bat besterik ez da.

Orra bada, Maixu, nola Ezkio, Anduaga ta Santa Luzia ez diran bat.

Alaz guztiz ere gertakizun orien tokiari Ezkio edo Anduaga edo Santa Luzia deitzen diotenak guztiak daude egiaren esipean, Arantzazuko Ama Birjiña Arantzazun edo Oñatin edo Gipuzkoan edo Euskalerrian dagoala esango lutekenak, danak egia esango luteken-bezelaxe.

- Ondo dago, Martin.

Maixu batek bezela itz egin dezu.

- Barkatu, bada, iñoren sailean sartu banaiz.

- Barkatu, Martin? Barkatu ez.

Eskerrak ematen dizkizut, lendik ez nekian gauza bat erakutsi didazulako.

Eta goazen berriz gure jardunaren arira.

Esan didazu Ezkion gauza arrigarririk asko ikusi dittuzula.

Eta orietxen zai naukazu.

- Gauza txikia aldirudizu bakartasun artan irurogeita amar milla persona biltzea, danak goruntz begira, ea noiz agertuko Jaungoikoaren Ama, gugandik zer naiko ote duan, Beraren eta Bere Seme Jaungoikoaren borondate guztiz deuna osorik eta zeatz betetzeko gertu? Baña orrezaz gañera ikusi ta adittu dittut beste gauza jakingarri batzuek.

Nere aldamenean neukan Anduagako neskatilla Berezierto'tar Antonia.

Amaika bat urte dauzka.

Gutxian uste genduala asi zan esaten Ama Birjiña ikusten zuala sagarrondo batzuen artean.

Guztiok begiratzen genduan arek esaten zuan tokira.

Guk ez genduan ezer ikusten, baña neskatxoak bayetz zion.

Guztiz da ederra ta zoragarria.

Argiz inguraturik dago.

Beltzez jantzirik dago.

Biotza ezpata zorrotz batez josirik dauka.

Ama, esaten dio, Amatxo maitea, zer nai dezu? Zer agintzen diguzu? Ixil-aldi txiki baten ondoren esaten digu: Ama Birjiñak nai duana da guztiok egunero egunero errosario santua errezatzea .

Orduantxe makiñatxo bat negar malko ixuriko ziran ixillean eta illunean.

Ango ozte aundi arek bizkortuko zuan ziñesmena edo fedea eta artuko zuan andik aurrera kristau obegoak izateko asmo ederra.

Auxen da, Maixu, nik gaurkoz esan bear nizuna.

Orain zuk daukazu itza.

- Ez nik, Martin biotzekoa.

EIiza Ama Santak dauka itza.

Bere garayan Eliza Ama Santak itz egingo du, eta guk Elizaren Seme onai dagokien erara, Eliza Ama Santaren itzak Jaungoiko Berarenak bezela artuko ditugu.

- Eta bitartean zer egin edo zer pentsatu bear degu katolikuak?.

@- Gertu egon Eliza Ama Santak erabakitzen duana egitzat artzeeko.

- Eta zer esango ote digu Eliza Ama Santak gai onetzaz?.

- Ikusiko degu, bada guztiok aditzeko moduan itz egingo du.

Baña badakit nik zer nai dezun, Martin.

Zuk nai dezu jakin ea zein daan nere iritzia.

Nik ordea, Eliz-gizona naizen aldetik, ezin eman nere iritzia gai ontan, Eliza Ama Santak itz-egin baño len.

Estutzen banazu, ordea, esango dizut Ama Birjiñak badakiala aspalditik bere agerpenak egitten.

Gogoratu nola agertu zan ementxe, Arantzazu ontan amaboskarren gizaldian.

Emeretzigarrenean Lourdesen agertu zitzayon neskatilla baserritar bati, eta oraindik urte gutxi dirala Portugalgo Fatiman beste neskatilla baserritar bati.

Orduan beste tokietan egin zuana egin dezake Ama Birjiñak Ezkioko Anduagan.

Baña itxodon dezagun ea ze esaten duan Eliza Ama Santak bere agintarien bidez.